The Reach of Abduction: Insight and Trial (A Practical Logic of Cognitive Systems, vol. 2)
The Reach of Abduction: Insight and Trial (A Practical Logic of Cognitive Systems, vol. 2)
复制标题
绑架的范围:洞察与审判(认知系统的实用逻辑,第 2 卷)
DOI:
--
复制
发表时间:
2005
期刊:
影响因子:
--
通讯作者:
J. Woods
中科院分区:
文献类型:
--
作者:
D. Gabbay;J. Woods
Liburu hau A Practical Logic of Cognitive Systems liburu-bildumaren bigarren alea da. Liburu-bilduma honen lehen alea erreleban tzia nozioari eskaini zioten egileek, eta hirugarrenean falaziak azter tzeko asmoa dute. Bigarren lan hau abdukzioaren azterketa sakon bat izateaz gain, logika abduktibo baten aurkezpena ere bada. Bildumaren izenburuak dioen moduan, Logika egin nahi dute egileek, sistema kognitiboen Logika Praktikoa. Aspalditik dabil Dov M. Gabbay Logika eta praktikotasuna uztartu nahian, bereziki Logikak Adimen Artifizialeko agentearen nozioan eta definizioan duen lekua defendatu zuenetik. Sistema kognitibo bat agente kognitibo batek, baliabide kognitiboek eta denbora errealean gauzatutako xede kognitiboek osatutako hirukotea da. Horrelako sistema bat logika praktiko bat da sistema kognitiboaren agentea agente praktiko bat denean. Logika Praktikoari buruz duten ikuspegia bigarren kapituluan aurkezten dute. Hasierako atala noski sarrera bat da, laburra, eta liburu-bildumaren eta abdukzioari buruzko azterketaren garran tziaz dihardu. Bi zatitan banatuko da ondoren liburua. Ondorengo zazpi kapituluak abdukzioaren eredu kon tzeptualen azterketara zuzenduko dira, azkenik eta lau ataletan, eredu formalak aurkezten dira, Gabbayk eta beste ba tzuek 1990eko hamarkadan garatutako Labeldun Dedukzio Sistema (LDS, Labelled Deductive System) oinarri tzat hartuaz.